IAFII sailarentzako logotipoa (EHU)

Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa Saila (IAFII) Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean dagoen saila da. Izenak berak honen betebeharra azaltzen du: ingeles eta alemaniar filologiei dagozkien ikasketak kudeatzea, bi hizkuntzei dagozkien ezagutza-eremu oso zabala hartuz.

2014ko martxoan lehiaketa ireki zuen logotipo berri bat sortzeko, bere ekintza guztiak ilustratuko zituena. Logoak ez zuen testurik behar.

Ondoko proposamena sortu nuen, irabazlea. Hona irudia eta eman nion azalpenaren zati bat:

Proposatzen den logotipoak germaniar eta ingeles hizkuntzen oso berezkoak diren bi karketere integratzen ditu: eszet (ß) eta genitibo saxoia ('s), hurrenez-hurren. Hizkuntza bakoitza sinbolizatu nahi da bakoitzaren oso berezkoa den karktere bana erabiliz, logotipoa dagokion sailak alemanaren eta ingelesaren filologia, itzulpena eta interpretazioa lantzen baititu. Karaktere bakoitzaren atzean hizkuntza bat dago gordeta, bai eta bakoitzaren ikerketari dagokion guztia. Biak daude gainjarrita eta elkarren artean integratuta, logoaren gorputza sortuz. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario