Atribitzen zara? / ¿Tri atreves?

Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean nengoela, Gauekoak gazte programak sustaturiko Triatroi txapelketaren flyer bat ikusi dut. Ebentua pasata dago jada, uztailearen 21ean ospatu baitzen, baina hala ere hainbat flyer dituzte hor. Panfletoa begiratu eta bere diseinu grafikoa egokia iruditzen zaidan arren (bere hobekuntzak egin dakizkioke, jakina) iragarkiaren titularrak ez nau bat ere konbentzitu: Atribitzen zara? ¿Tri atreves? 



 Argi dago mezua gastelaniaz pentsatu egin dela. "¿Te atreves?" interpelazioan, "Te" konjugazioaren "e" hizkia "-ri" atzizkiarengatik ordezkatu da. Metaplamo honen bidez, galderaren hasierak "triatlon" hitzara eramaten gaitu: ¿Tri atreves? Ondorioz, halako hitz jokoa sortzen da. Euskerazko itzulpenean, efektu hori lortzen saiatzen da, baina ez da lortzen: Atribitzen zara? Beraz, titularraren gakoa erderan dago, eta ez euskeran.

Adibide ona da hau ikusteko nola iragarkiak erdera hutsean pentsatzen ditugun. Hizkuntza batean pentsatzen diren figura erretorikoek eragina izan dezakete hizkuntza horretan, baina ez beste batean. Hortaz, modu ezberdinduan pentsatu behar dugu erderaz zein euskeraz iragarki bat sortzen dugunean. Baliteke euskeraz eta erderaz sortzen diren mezuak ez izatea, iragarkian, guztiz parekoak, baina elkarren artean antzekotasunik eta eragin pertsuasiborik badute, iragarkia ere eraginkor izango da. Hori da helburua, eta ez besterik.

Publizitatea euskeraz eta erderaz egitean oso ohikoak dira honelako akatsak. Badaude ordea irtenbide egokiak topatzen dituzten iragarleak, adibidez, El Correo egunkaria, 2010ean bere logotipoa aldatu zuena:



Kasu honetan, "Parte de tí", euskeraz, "zure parte" izango litzateke, baina zuzentasun hori baztertu eta "zure baitan" jarri diote, askoz ere zuzenagoa erosle euskaldunarentzat. Oso adibide eredugarria, beraz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario