Gasteiztarrok gure hiriaren une garrantzitsuenetako bat ospatzeko atarian gaude: Gasteizko Batailaren berrehungarren urtemuga. 1813an jazoa, Napoleonek Espainian zituen asmoen amaiera suposatzen du, bai eta bigarren konstituzio liberalarai ateak irekitzea ere.
Hau guztia gogoratzeko asmoz, ekainean gertatuko diren hainbat kultura ekintza jarri dira martxan. Kanpo publizitatea ez dago faltan, eta herri gisa dugun iragana gogorarazteko markesina mordoak inbaditu digu hiria. Diseinuak goraintziren bat edo beste merezi du.
Gehien ikus daitekeen kartela argazkian dagoena da, zeinak, zoritxarrez, ez duen nik nahi besteko kalitaterik: (argitasun gehiagorekin ikusteko, hemen):
Duela aste batzuk Udaleko karteleriarekin nuen deserosotasuna aipatzen banuen, oraingoan esandakoa bertan behera gera daiteke (agian nire kexen kontua izango da, ez dakit). Kartel berria oso erakargarria da: zaldun gasteiztar antinapoleoniko baten silueta, garaiko grabatu lausotu baten gainean, eta banda bertikala non ebentuaren berri testualki ematen den, gure guda-garaipena sinbolizatzen duen sariaren argazkia buru duela. Testuak, Udalak hautaturiko agentziaren estetika errespetatzen du, zeinak European Green Capitalaren harira, Vitoria-Gasteizen anagrama sortu zuen Impact tipografiarekin. Titularra tipografia horrekin ere jantzia dago.
Elebitasunari dagokione, duela aste batzuetako postean argitzen nituen problemak ezeztu: euskera eta gaztelania tamaina berekoak dira dagoeneko. Euskarazko letra beltza da, eta erdera zuria, kontraste gehiago duela. Hala ere, kontraste ezberdintasun hori ez zait kritikagarria iruditzen: gaztelania euskeraren atzetik doa, eta bisualki oreka lortzeko normala izan daiteke kolore-tratamendu hori, hizkuntza horietako bat baztertua izan ez dadin.
Titularra, bere aldetik, hirueleduna da. Turistentzako egokia, nahiz eta oso kreatiboa ez den. Ingelera, Wellingtongo Dukearen oroigarri izan daiteke.
Bandak, guda uniformeen oroigarri izan daiteke, bando bateko zein besteko gudariak ezberdintzen zituztenak. Honela, forma hori ez da bakarrik testua jasotzeko elementua, historiari egindako keinua ere bada. Granate kolorea Arabako Aldundiarena da (eta ez urdina...).
"Kritikagarri" (kakotx artean) iruditzen zaidana, ekintzak ikusteko nora joan behar dugun esaten digun esteka edo helbiderik eza da. Nik Google bidez bilatu behar izan ditut, eta horrek ez dit ziurtatzen jasotako informazioa osoa edo eguneratua dagoenik.
Hortaz aparte, dena egokia dela uste dut. Gora Gasteiz!
(Programa hemen)
No hay comentarios:
Publicar un comentario